XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakoitzak jasotzen duen okela-puska zenbait faktoreren araberakoa da.

Kontutan izaten dute animalia non eta nola harrapatu duten, orduan han zein pertsona zeuden eta harrapatzen bakoitzak egindako lana.

Lardildarrak 15 edo 20 pertsonako 30 klan patrilinealetan banatuta daude.

Bakoitzak lur txiki bat du (lurraldea deitzen diotena) eta horri dagokion itsaso-zatian (lehorrean ia ezer barneratzen ez den zortzi bat kilometroko kostan) ehizatzeko eta ibiltzeko mugarik ez dute.

Lardildarren ustetan lurra tribuko guztiena da eta ondorioz edozeinek du besteren lurraldera sartu eta ehizean egiteko eskubidea.

Hala ere, lurraldeko benetako jabeek, bertan ez badaude ere, han harrapatzen den elikagaietan eskubideak dituzte.

Beste klan baten zonan animalia handia arrantzatzen badute, adibidez, erdibitu egin behar dute.

Euriteen ondoren nenufarren garaia hurbiltzen denean, aintzira dagoen lurraldeko jabeek gidatzen dute bilketa (...)

Aborigeneek europarrek baino askoz ere denbora gehiagoz iraun dezakete urik gabe.

Bizimodu nomada dute eta etengabe ibiltzen dira ur-putzu batetik bestera ehizaren ondoren eta beti basafruituen bila.

Horrela ingurugiro latzean bizirik manten daitezke.